Historia

Begoñako Santutegia. Artea eta fedea.

Laguna, Begoñako Andra Mari Bilboko eta Bizkaiko zaindariaren Santutegiko sarrerako elizpean zaude.

Sar zaitez ezkerretara duzun atetik eta lehenagoko eraikinen hondakinen gainean eraikitako tenplua ikusiko duzu bere osotasunean. Oraingo egitura gotiko estilokoa da, sei ataletan banatutako hiru naberekin. Sendotasun arkitektoniko handiko tenplua izanik, argi naturala ez da nahiko, leihateak txikiak direlako. Baina txikiak izanik ere, hainbat santuri -besteak beste Ebanjelariak, San Pedro eta San Paulo aldamenetako nabeen hasieran- eskainitako beirate interesgarri eta koloretsuak dituzte. Tenplua bisitatzerakoan, beirateak kontrako aldetik ikusiko dituzu ondoen.

Mila bederatziehun eta zortzian an eregi zen Begoñako Santutegia Basilika txiki bezala; Erromako lau basilika nagusienen artean den Letraneko San Joan atxikita dago. Horregatik, hemen, barkamen osoa jadets daiteke, ohiko baldintzen arabera. Tenpluaren sarreran, ate nagusian, eusten ari dela ematen duen zuhurtziaren irudi alegorikoaren gainean, aipatu berri dugun hori jasotzen duen oroitzapenezko plaka ikus dezakezu. Bi alboetan, bi medailoi ikus ditzakezu, San Pedro eta San Pauloren aurpegiekin. Goiko partean, Mariaren Koroatzearen erliebea dago, Jainko Aitaren irudiaren azpian. Honen ezkerretara Fede eta Karitatearen irudi alegorikoak daude eta eskuinetara, eguraldiaren eta urteen eraginagatik zerbait hondatuago, Zuzentasun eta Sendotasunarenak. Irtetzerakoan, ate nagusiko xehetasun hauek behatu eta orain ekin tenpluaren bisitari.

Ibilbideari hasiera emateko, begiratu ezkerreko hormako mihise handiari: Mila eta bederatziehungarren urtean gertatu zen Begoñako Andra Mariaren Koroatze Kanonikoa” irudikatzen du eta ospakizun garrantzitsu hartan erabili zituzten abitu eta gainerako jantzi liturgikoak ikus daitezke. Ezkerreko horman bertan, Murilloren eskolako lehen bost artelanak daude ikusgai; hamazazpigarren gizaldiaren hasieran iritsi ziren Bizkaira Sevillatik. San Joseri eskainitako ziklo piktorikoa da: Joseren ametsa: “Errugabeen hilketa”Jaunaren AgerkundeaArtzainen gurtza, Joseren ametsa: “Mariaren Sorkundea” eta Mariaren JaiotzaAurre-partera iritsiz, Sagrarioa ikusiko duzu. Pieza hau gotiko berantiarrekoa da, hispaniar-flandestar estilokoa, Hamaseigarren gizaldiaren hasierakoa, harrizkoa eta forjako erdi-puntuko atexkaduna, jatorriz Nabarnizeko parrokiakoa.

Erretaula nagusia patxadaz begiesteko, eseri zaitez lehen bankuetan. Lehenik, jarri arreta aldara nagusian, Carrarako marmolezko pieza paregabea da, zati batean polikromatua eta Ama Birjinaren anagrama koroatuarekin. Erretaula artelan neoklasikoa da, isabeldar estilokoa, urre koloreko egurrez egindakoa eta mila zortziehun eta hirurogeita bederatzikoa. Zutabez banaturik dauden hiru kalez osaturik, egitura hau du: banku altua, gorputza eta errematea non usoaren irudia agertzen den, Espiritu Santuaren sinbolo bezala, eta alboetan bi aingeru handi. Erdiko gorputzean Begoñako Andra Mariaren eskultura gotikoa gailentzen da. Hamalaugarren gizaldiaren hasierako artelana da eta egur polikromatuan eginda dago. Kondairaren arabera, Ama Birjinaren irudia agertu zen arte batean, Artagan auzoan, santutegia kokaturik dagoen lekuan. Irudi nagusiaren aldamenetan, hemeretzigarren gizaldiko bi eskultura daude: Jesusen Bihotza eta San Jose haurrarekin.

Basilikako korura begiratuz, 1884tik hona santutegiko ospakizunetan biziki parte hartzen  duen organoa ikus dezakegu; Parisen A. Cavaille-Coll-ek egindako organo romantikoa, historiako organo egilerik nagusienetakoa.

Jai nagusiak abuztuaren 15ean, Mariaren Zeruratzearen egunean, eta urriaren 11n, Begoñako Andra Mariaren egunean –“Amatxuren egunean”- ospatzen dira. Egun batean zein bestean, debozioz beteriko erromesaldi jendetsuak egiten dituzte Bizkaiko hamaika lekutatik. Bi egun esanguratsu horietan, Ama Birjinaren irudiari kapa zuri ederra jartzen diote. Ez da hain ohikoa Sortzez Garbiaren egunerako kapa urdin argia edo Mendekosterako granatea. Bi argazki hauetan ikus ditzakezu aipatutako bi kapa horiek, jai horietan bisitarik egitea egokitu ez bazaizu, ezagut ditzazun.

Aldarako eskaileren behealdean, santutegiaren patroien hilobia dago; antzinakoa da eta, era berean, soila.

Ibilbidean aurrera egin eta eskuinetara joz, hemezortzigarren gizaldiaren amaierako bataiarria aurkituko dugu; Ereñoko marmol jaspeztatuaz eginda dago, esferaerdi-formakoa da, motibo apaingarriak ditu, erraboildun oina, eta San Joan Batailatzearen eskulturaren azpian du kokapena.

Eskuineko nabetik aurrera egin eta bisitaldiaren lehen zatian ikusi ditugun San Joseri eskainitako margolanen serieko beste mihise batzuk ikusiko ditugu. Oraingoan, hauek dira: Ihesa Egiptora”, “Familia Santua eta San Joan haurra”, “Jesus doktoreen artean” eta San Joseren loa edo heriotza”. Tartean, Loiolako San Inazio eta Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindariei dagozkien bi eskulturak ikus daitezke.

Bisitaldiaren azken txanpan gaude. Jaitsiera prozesioan” izenekoa da ikusiko dugun azken margolana; mila zortziehun eta berrogeita hamabostean gertatu zen kolera gaixotasuna zela-eta, Ama Birjina prozesioan Bilbora jaitsi zutenekoa irudikatzen du. Ama Birjina antzina-antzinatik azaltzen da Bilbao Hiribilduko eguneroko gertaeretan. Mihise honen azpian “Kristo gurutziltzatu” ikusgarria dago, santutegira datozen erromes eta bisitariek jaiera handia diotelarik.

Azkenik, artea eta fedea uztartuz santutegira egin dugun bisitaldiaren ostean eta tenplutik atera aurretik, une batez zeure baitan bildu eta otoitz egiteko eskatuko dizugu; eseri isilik besoak zabalik hartzen zaituen Begoñako Amatxuren aurrean, hausnartu San Joseren bizitza edo, besterik gabe, belaunikatu Sagrarioan den Jaunaren aurrean.

Hona hemen otoitz batzuk.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk. 1, 26-38)

Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.

Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: – «Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin».

Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.

Aingeruak esan zion: – «Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango».

Mariak esan zion aingeruari: – «Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?»

Aingeruak erantzun zion: – «Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik».

Orduan, esan zuen Mariak: – «Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala».

Eta aingeruak utzi egin zuen.

Jaunak esana.

Begoñako Andra Mariari Sagarapena

¡O Begoñako Andra Maria, Andere eta Ama Gurea!
Ni Zuri erabat lotu zait;
eta seme-alaben maitasunaren froga bezala, egun honetan ematen dizkizut
nire begiak, nire belarriak, nire mihia, nire bihotza,
hitz batean, neure izate guztia.
Zurea naizelako, o Ontasun Ama!
Gorde eta defenda zakizkit zure gauza eta jabetza bezala.

AMÉN